Sukaldaritza begetarianoa eta eskulanak, Gazteriako bi ikastaro berriak

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa | Aisia | Argazkia
2016-01-28 17:38

Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu, otsaila eta martxoan egingo direnak. Batetik, Xabi Izagirreren bitartez, sukaldaritza begetarianoan sakontzeko aukera izango dugu. Herrian Gaztetxeko jantoki begetarianoarekin izandako arrakasta ikusirik, etxean guk geuk errezeta begetarianoak prestatzen ikasiko dugu. Ikastaro hori asteartetan izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Bestetik, Maria Angeles Ibaetaren eskutik, eskulan ikastaroa antolatu dugu. Bertan, puntoa, gantxiloa, gurutze puntua... bakoitzari gehien interesatzen zaizkion teknikak ikasteko aukera izango dugu, eta guk geuk eskuz eginiko bufanda, jertse, txaleko... polit bat egitekoa ere bai. Ikastaro hori asteazkenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara.

Bi ikastaroak Inauterien ondorengo astean hasiko dira eta Aste Santua arte iraungo dute. 30 euroko kostua izango dute (materiala barne), 25 euro gazte, ikasle edota langabetu txartelarekin.

Izena emateko azken eguna otsailaren 5a, ostirala, izango da. Horretarako Gazte Informazio Bulegora gerturatu, deitu 943157160 telefonora, edota idatzi e-mail bat gib@azpeitia.eus helbide elektronikora.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa