Ostirala izango da Gazteriak Gabonetarako antolatutako ekintzetan izena emateko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2015ko abe. 9a, 10:55
Gabonetako oporretan zerbait desberdina eta dibertigarria egin nahi? Gazteri Sailak abenduaren 28rako, 29rako eta 30erako, adin guztiei egokituriko ekintza sorta ederra antolatu du. Gogoratu izena emateko azken eguna ostirala, abenduak 11, izango dela. Izena, beti bezala, Gazte Informazio Bulegoan eman dezakezu, gure ohiko ordutegian.