Maiatzaren 18tik 29ra eman ahal izango da udaleku irekietarako izena

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2015ko mai. 18a, 10:23
2015eko udal udaleku irekietako esku-programak aste honetan jasoko dituzte haur eta nerabeek ikastetxeetan.\ \ Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango dira, eta 3 eta 18 urte bitarteko haurrek eta gazteek eman ahal izango dute parte hartzeko izena.\ \ Udalekuetarako izen-ematea maiatzaren 18tik 29ra izango da, Gazte Informazio Bulegoan. Bulegoa bi aste horietan, goizez zein arratsaldez egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.