Prest da Aste Santuko aisialdiko eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2015ko mar. 16a, 10:59
Aste Santurako bost eta hamazortzi urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako programazio ezberdinak antolatu ditu Gazteria sailak, adinaren arabera, herrian zein Urrestilla auzoan.\ \ Ekintzak martxoak 30ean, 31n eta apirilaren 1ean gauzatuko dira. Aurten ez dira Pazko Astean egingo, gurasoen eskaerei erantzunez ekintzak aurreko astera pasatu baititugu. \ \ Izen-ematea desberdina da adinaren arabera. Bost eta hamabi urte bitartekoen izen-ematea martxoaren 18an izango da Gazte Informazio Bulegoan, eta 12 eta 18 urte bitartekoena, berriz, hilaren 21ean, Gaztelekuan.