Ernaik dei egin die herriko gazteei Kataluniari babesa erakusteko antolatutako ekimenetan parte har dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2017ko ira. 25a, 18:57
Ernai Gazte Antolakundeak Kataluniari babesa erakusteko mobilizazioak antolatu ditu irailaren 28rako. Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean manifestazioak egingo dituzte egun horretan. Azpeitiko Ernaik bat egin du deialdiarekin, eta herriko gazteei dei egin die antolatutako ekintzetan parte har dezaten. \ \ Azpeitiko Ernairen oharra osorik, hemen:\ \ \"Baimenik ez! 28an Gazteok Kalera!\ \ Jada bertan dugu urriaren 1a eta Herrialde Katalanei gure adiskidetasuna adierazi nahi diogu. Euskal Herrian ere garrantzi handia du egingo den erreferendumak, guk ere estatu espainiar eta frantsesengatik banatzea nahi dugulako; independentzia behar dugulako eta lortuko dugulako. Inoiz baino aukera gehiago ikusten ditugu independentzia lortzeko, eta ordua da indarrez, batzuek alde batetik, eta besteek bestetik, gogor tira egiteko, kateak hausteko. Horretan ari gara gazteok. Ez dugu edonolako estatua nahi, ordea. Pertsona askez osatutako estatua nahi dugu, feminista izango dena, kapitalismoaren aurkakoa, euskara indartsua denon ahoetan egongo dena, gure hezkuntza sistema propioa eraikitzeko aukera emango diguna… \ \ Horregatik, Euskal Herriko kaleak esteladaz eta ikurrinez betetzen ari gara egunotan, ekimenak abiatzen eta ekintzak egiten ari gara, ahotsa altxatzen ari gara herriak eraikiko duen eta herriarena izango den estatu burujabe baten alde. Ez gara egongo gure ordua iritsi arte besoak gurutzatuta. Gaur Herrialde Katalanetan ikusten ari garena egunerokotasunean lan eginda sortu da, inurri lanaren bitartez sortu ere; gaurdanik eraikitzen ez badugu eta borrokatzen ez badugu inoiz ez gara gure helburuak lortzera iritsiko. \ \ Asko dira ere, ikusten ari garen errepresio adierazpenak. Izan ere, indar okupatzaileak inoiz baino presentzia handiagoa dute Herrialde Katalanetan. 78ko erregimena beldur da, norbaitek bere oinarriak kolokan jartzearen beldur, “Espainiaren Batasuna” zalantzan jartzearen beldur. Beraz, ziurrenik estatua errepresioa biderkatzen joango da. Baina txalotzekoa da errepresio horren aurrean herria erakusten ari den tinkotasuna eta determinazioa, eta Herrialde Katalanetako gazteek beraiekin izango gaituzte Azpeitiko gazteok ere. \ \ Hori guztia dela eta, dei egiten diegu Azpeitiko gazteei irailaren 28an egingo den elkartasun eta borroka egunean parte har dezaten. Goizean, 10:00etan hasita, geldialdiak egingo dira herriko ikastetxeetan, 12:00etan Donostiako Bulebarretik egingo den manifestaziora joateko. Ondoren, herrietara itzuliko gara bertan ekintzak egiteko. \ \ Bertan ikusiko garelakoan, jo ta ke independentzia, sozialismoa eta feminismoa lortu arte!\".