Festa eta aldarria, Gazte Akelarrearen aurkezpenean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2017ko api. 3a, 18:13

Ernai eta Aintzina gazte erakundeek hilaren 13tik 15era egingo duten Gazte Akelarrea egitasmoa aurkeztu zuen joan den ostiralean, martxoaren 31n, Azpeitiko Ernaik. Festa eta aldarrikapena uztatuta, arratsalde-gau parterako egitaraua zuten antolatuta. 19:00etan dozenaka lagunek Sarek antolatutako hileko azken ostiraleko kontzentrazioan hartu zuten parte. Ondoren, trikitilari eta bertsolariek lagunduta, poteo aldarrikatzailea egin zuten herriko tabernetan barrena. Afal ondoren, berriz, Tutan Come On eta Cavalli taldeen kontzertuak izan ziren Orkatzen, eta ederki gozatu zuten zuzenekoetara gerturatu ziren herritarrek. 

Apirilaren 9an, igandean, amaituko da Gazte Akelarreko bonoak erosteko aukera, beraz, azkar ibili.