1960tik 73 tortura kasu Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Ernai | Besterik | Lotura
2017-02-13 09:50

Gaur, otsailak 13, Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, azken hamarkadetan azpeitiarrek jasandako tortura kasuak salatu zituen Azpeitiko Ernaik joan den zapatuan, torturen aurkako aldarria kalera eramanda.

Euskal Memoriak jasotako datuen arabera, Azpeitian 73 tortura kasu egon dira 1960tik. Euskal Herrian, berriz, 5657 tortura kasu bildu ditu fundazioak. Dena den, tortura testigantzak biltzen jarraitzen dute. Azken lau hilabeteotan, 400 tortura testigantza bildu dituzte, esaterako. Beraz, ez da dudarik askoz ere gehiago direla tortura kasuak.

Honen aurrean, egia argitara ematea, indar okupatzaileek alde egitea eta Euskal Herriak askatasuna berreskuratzea beharrezkoa ikusten du Azpeitiko Ernaik.

Torturarik ez! Ergia argitara!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa