Azpeitiko Ernaik bat egin du zapatuan 'Lapatx itxi. Errausketarik ez. Birziklatu eta berrerabili' lelopean egingo den manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko aza. 16a, 11:46
Azpeitiko Ernaitik ere zapatuan, azaroak 19, 18:30ean 'Lapatx itxi! Errausketarik ez! Birziklatu eta berrerabili' lemapean egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu. Hazkunde etengabea behar duen kapitalismoak natura eta gizakia beraren biziraupena arriskuan jarri ditu. Euskal Herrian hamaika proiektu txikitzaile eta kutsakor daude martxan, eta gehiago jarri nahi dituzte. \ \ Horren aurrean beharrezkoa da bai guregandik egunerokoan konpromiso txikiak hartzea (birziklatzea, adibidez), baita proiektu txikitzaile edota kutsakorrak geldiaraztea ere (AHTa eta errauskailua, esaterako). Antolakuntza eta borrokaz, zaindu dezagun amalurra!