Covitek Gudari Eguneko ikasleen ekimenaren aurka esandakoak gaitzetsi ditu Azpeitiko Ernaik

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko urr. 10a, 15:46
Covite elkarteak Gudari Eguneko ikasleen ekimenaren aurka esandakoak gaitzetsi nahi ditu Azpeitiko Ernaik. Auzitegi Nazionalean salaketa jarriko duela ere iragarri du. Lotsagarria iruditzen zaigu ikasleon adierazpen askatasuna horrela murriztu nahi izatea. Errepresioaren bitartez isilarazi nahi gaituzte, baina ez dute lortuko. \ \ Gernika gorriek bonbardatu zutela esan zutenean bezala, azken hamarkadetako historia manipulatu nahi dute. Angel Otaegi frankismoak fusilatu zuen. Kurro eta Pelitxo poliziek hil zituztela epaileak berak ere aitortzen du, kasua artxibatu berri badute ere. Zilegia ez ezik, beharrezkoa iruditzen zaigu azpeitiar hauek oroitzea.\ \ Era berean, elkartasuna adierazi nahi diogu Azpeitiko ikasle mugimenduari. Garrantzitsua da euskal herritarrok gure memoria idaztea eta baita hezkuntzan hau lantzea ere. Azpeitiko ikasleak eredugarri izan dira horretan. Ikasleria akritikoa, beldurtuta eta ahotsik altxatuko ez duena nahi dute. Historiaren irakurketa arrotz eta bakarra inposatu nahi digute. Baina Berri Txarraken abesti batek dioen bezala, \"gauzak stereon hobeto ulertzen dira\". Ezin da inoren ahotsa isilarazi.