Gazte Danbadako xehetasunak jakiteko batzarra izango da gaur Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2016ko mar. 22a, 09:58
Gazte Danbadara doazenentzat batzarra izango da gaur, asteartea, 19:00tatik aurrera, Gaztetxean. Bertan hitz egingo da autobusen ordutegiaz, Gazte Danbadara eraman beharrekoaz nahiz auzolanaz, besteak beste. Beraz, Gazte Danbadara joatekoa den oro batzarrera agertzea komeni da. Modu horretan, xehetasunak argitu eta joatekoak diren guztien iritziak jasoko dira. \ \ Orkatzen jada sarrerak salgai ez badaude ere, Laudion egongo da aukera egun bakarreko bonoa nahiz hiru egunekoa eskuratzeko. Beraz, oraindik Aste Santuko oporraldirako planik ez baduzu edota gure antzera Gazte danbadan bezain ondo beste inon pasatu ezin dela uste baduzu, ez egin dudarik eta animatu!\ \ Oraingoz, Azpeititik berrogei lagun inguru goaz hiru egunak pasatzera Gazte Danbadara.