Urriaren 23an, ostirala, Ernairen bilgune zabala egingo dute Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Bertan, erronka nagusien inguruan hitz egin eta urteko plangintzaz eztabaidatuko da. Gazte guztiei bertaratzeko eta ekarpenak egiteko deia luzatzen diegu, Azpeitia eta Euskal Herria eraldatzeko guztion iritziak entzutea beharrezkoa baita.