Andoni Egañari Joxe Agirrek behin kontatu zion...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko urt. 5a, 12:12
Andoni Egañak gaur Berria-n: "Nik, goizaldeko ordu txikietan, etxerako bueltan, autoan elkarri egiten zaizkion konfidentzia horietako bati lotuko diot beti (Joxe Agirre) Oranda. Behin kontatu zidan zeinen harro zegoen gurasoengandik hartutako etxea hobetua eta berritua utziko zielako seme-alaba eta bilobei. Eta lanaren poderioz lortu zuela, erantsi zuen. Etxe-jiran, harrobian eta plazaz plazako ibili nekosoan burututako lan-urte luzeei esker. Inori ezer, sekula, maneiatu gabe. Joxek, ordea, edo bere lanak zeramatzan enpresak, azken urteetan, bertso saio bat egin behar zuen bakoitzeko alta eman behar izaten zion egun horretarako Gizarte Segurantzan eta baja hurrengo egunean. Eta lan-egun horri zegokion zahar-sariaren zatia jan egiten zioten hilaren bukaerako ordain-kopuruan. Ongi da. Kontuak zehatz egitekotan horrelaxe egin behar lirateke. Baina guztiekin! Laurogei urteko aitonari diru-pizarrak hainbesteraino fiskalizatu eta bankari, enpresari eta gisa askotariko lapurrei ihesbidea ez ezik hauspoa ematen dienak ez du legearen, ez gizalegearen arrastorik". \ \ Artikulu osoa: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-01-05/006/002/zaharrak.htm