Xabier Azkargorta lekuko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko urr. 18a, 10:07
Bart gauean egin dioten elkarrizketa batean Xabier Azkargorta Boliviako futbol hautatzaileak esan du duela hogei urtetik herrialde hark ekonomikoki onera egin duela —1993-1994an Boliviako hautatzaile izan zen—. "Lehen, jende pobrearen eta aberatsaren artean alde handia zegoen. Orain hain handirik ez. Klase ertaina hazi egin da. Hobea da egoera ekonomikoa".