Ideia Politikoen Laborategia

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko urr. 17a, 22:15
Pako Aristiren Independentziaren paperak liburuaren erdialdera iritsi naiz. Aristik ez ditu soilik kritikak egiten; ekarpenak ere egiten ditu estrategia bat eratzeko, pedagogia egiteko, diskurtso bat lantzeko, kultura politiko bat ereiteko. Hauxe ekarpen bat (114. orrialdea): "Ez dugu dakiguna pilatzen, historiaren irakasgaiak, beste nazioen prozesuak, Europako egituraren azterketak, harreman politikoen ezaugarriak, historiaren argumentuari aurrera pauso bat eman dioten gertakari berezien parekotasunak, eta abar. Horregatik da ezinbestekoa, eta oso presakakoa, Ideia Politikoen Laborategi bat sortzea".