Elizondo da Ares

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ira. 11a, 13:38
Loiolako hegiak liburuan kontatzen du Imanol Murua Uriak ondokoa. Ezker abertzaleko, PSEko eta EAJko ordezkaritzak ezkutuan Loiolan biltzen ari zireneko garaian, komunikabide batek argitaratu zuen alderdiok bilkurak Elizondon egiten ari zirela. Nonbait, bileretan parte hartzen ari zirenetako batek telefonoz "eliz ondoan" aipatu, eta entzuketak egiten ari ziren polizietako zerbitzu sekretuek \'Elizondon\' ulertu zuten. Biharamunean egunkariaren informazioa irakurri ostean bota zuen Rodolfo Aresek: "Baina, non dago Elizondo?". Kasualitatez, orain, Su txikian antzezlanean, \'Elizondo\' bat ari da Aresen papera prestatzen: MaƱu Elizondo.