Zalakainen istorioa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko uzt. 5a, 09:16
Hari esker hasi nintzen \'Egunkaria\'-n, 1991n, EHUko Kazetaritzako ikasleok hautaketa froga bat egitera animatu-ilusionatu-\'behartu\' gintuenean. Jexux Mari Zalakain da, EHUko gure irakasle ohia, eta gaur egun preso daukate \'Egin\'-eko auziagatik. \'Barrura begiratzeko leihoak\' film dokumentalean haren istorioa ere kontatuko dute, trabak traba.