Floren Aoizek Pako Aristiri, izenik aipatzeke

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko ots. 6a, 11:13
Pako Aristi aspaldian ari da euskal independentismoan ez dagoela estrategiarik independentzia lortzeko. Helburua bai, esaten dela, baina hori nola lortu ez (ikusi Berria-ko elkarrizketa). Floren Aoiz Independentistak sareko kideak ostiralean Oiartzunen emandako hitzaldian ez zuen justuki Pakoren izenik aipatu, baina nolarebait erantzun zion. Hurrengo egunean Gara-n idatzita zekarkiden: ”Eskozian gertatzen dena arretaz jarraitu behar genukeelakoan nago, baina mimetismoaren putzuan ito gabe. Munduko gauzarik errazena litzateke paper bat hartu eta independentziarako ibilbide orria idaztea. Erraz bilatuko genuke herri kontsultarako igande eder bat, ezta? Eta galdera formulatzea ez litzateke sobera zaila izanen, beharbada. Baina, horretan gaude? Benetan uste dugu independentziaren atarira iritsi garela? Bidea egin behar da”.