Kanpainako ekitaldi nagusia egingo du EH Bilduk ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko mai. 16a, 17:44

19:00etan da hitzordua. Ateri bada, plazan; euria eginez gero, Frontoi Txikin. Nagore Alkorta alkategaia eta haren taldekideez gain, ekitaldian izango dira Maddalen Iriarte Gipuzkoako Ahaldun Nagusigaia eta Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua. 

Kanpainako ekitaldi nagusia egingo du EH Bilduk ostiralean, maiatzaren 19an. Hitzordua plazan izango da, ateri bada; eta Frontoi Txikin, euria eginez gero. Azpeitiar guztiak gonbidatu dituzte ilusioz prestatzen ari diren ekitaldira.

EH Bilduk garbi adierazi nahi du Azpeitiak erronka sendoak dituela datozen urteetarako, eta haiei erantzuteko prest eta gogotsu dagoen lantaldea zein bideorria dituela. Horretarako, Alkorta alkategaia eta haren taldekideez gain, ekitaldian izango dira Maddalen Iriarte Gipuzkoako Ahaldun Nagusigaia eta Mertxe Aizpurua Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua. Ekitaldian, musikarekin eta hitzekin jolastuko dute, eta hainbat sorpresa izango dira.