Herri programa osatzeko arloz arloko bilerak egingo ditu EH Bilduk ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko api. 14a, 17:35
Udal hauteskundeetarako Azpeitiko EH Bilduren hautagaiak. (EH Bildu)

2023-2027 herri programa osatzeko, arloz arloko bilerak egingo dira 18:30etik 20:00etara, Basazabal jauregian. Horretarako, aurrez izena emateko eskatu du EH Bilduk esteka honetan.

2023-2027 herri programa osatzeko arloz arloko bilerak antolatu ditu EH Bilduk, datorren ostegunerako, hilaren 20a. Herri programaren egiturari jarraiki, bospasei bilera egitea aurreikusi da. Denak Basazabal jauregian izango dira, 18:30etik 20:00etara.

Antolatzaileek eskatu dute lansaioetarako izena emateko, esteka honetan, lantaldeen antolaketa errazteko. Izena ematen duten herritarrek beren esparruko informazioa jasoko dute aurrez.