2019-2023 agintaldiko balantzea etxez etxe banatzen hasiko da EH Bildu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko mar. 31a, 20:42

Bost ardatzetan banatu zen azken herri programa, eta bertan jasotako egitasmoen %93 garatu dira azken lau urteetan. Datozen egunetan jasoko dute herritarrek etxean aldizkaria.

Azken lau urteetako balantze aldizkaria prestatu du EH Bilduk, eta etxez etxe banatuko du datozen egunetan. 2019-2023 herri programaren barruan eginikoak bildu dira, eta horien laburpen bat helaraziko zaie herritarrei. Bost ardatzetan banatu zen herri programa: ekonomia sustatzeko neurri zehatzak; gizarte beharrak; etxebizitza politika; azpiegiturak gizarte beharretara egokitzea; elkarbizitza, demokrazia eta Euskal Herria. Programa horretan jasotako egitasmo, proiektu eta ideien %93 egin dira edo abian dira. 

EH Bildu dagoeneko lanean ari da 2023-2027 herri programarekin. Otsailean hasi zen prozesua, herritarren parte-hartzea bermatzeko hainbat galdetegiren bidez. Horrez gain, herri batzarra egin zen martxoaren 18an. Datozen asteetan beste hainbat hitzordu izango dira lan horrekin jarraitzeko.