Ondo pasatu saninaziyuek!

Erabiltzailearen aurpegia EHBilduAzpeitia | Iritzia | Artikulua
2017-07-28 12:17

Urtebete zain egon ostean, iritsi dira saninazioak. Larunbatetik aurrera, Azpeitian ez da faltako musikarik, ikuskizunik, kirol emanaldirik, parrandarik. Horregatik, azpeitiar zein bisitari guztiak gonbidatu nahi ditugu kaleez, giroaz eta festez gozatzera.

Hala ere, kontuan izan behar dugu festak posible izan daitezen eragile, talde eta herritar ugarik lan egin duela. Herriaren indarrean sinesten dugu, eta beste behin erakutsi dugu jaiak guztientzat izan daitezen, denen konpromisoa beharrezkoa dela. Zorionak, beraz, zuen lanagatik herriko kirol, kultur eta gizarte taldeei, eta, batik bat, Haujijijairi eta Marea Arroxari, azken hilabeteetan eginiko lan guztiagatik. Festa batzorderik gabe jada ezin dugu irudikatu San Inazio jairik; Haujijijai gabe ezin da ulertu jai parte-hartzailerik, herri libre baten baloreetan sinisten duen festarik.

Bestalde, saninazioak eraso sexistarik gabeko jaiak izatea nahi dugula aldarrikatzen dugu. Eraso sexistarik, homofoborik eta transfoborik gabekoak. Gizon eta emakume, guztiok elkar errespetatuko dugun guneak behar ditugu. Eta herritar guztiei dei egiten diegu edozein eraso edo keinu sexista salatzera, guztion egitekoa da hori. Ez ezetz da, kalean, lanean edo jaietan.

Bestalde, aurten ere ozen esan nahi dugu etxean nahi ditugula inguruan falta ditugunak. Esan nahi dugu festetan ere haien falta sumatzen dugula, eta euskal preso politikoen eskubideen alde lanean jarraitzea beharrezkoa dela, festak izan ala ez. Herri oso bat dago zuen bueltan.

Ondo-ondo pasatu saninaziyuek!

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa