Otegiren inhabilitazioa salatu eta asteleheneko ekitaldirako deia egin dute dozenaka herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko ira. 8a, 20:58
Guk argi dugu: ezetzari baietzarekin erantzungo diogu, herria egiten jarraituko dugu. Hemen eta orain. Azpeitiarrok Otegiren inhabilitazioa salatu, eta asteleheneko ekitaldirako deia egin dugu. 18:30ean, plazan, Arnaldo Otegi eta Maddalen Iriarte izango ditugu lagun. Herritar guztiok zaudete gonbidatuta datorren asteko hitzordu handira. Bertan ikusiko dugu elkar.