EH Bilduk hauteskundeetako ekitaldia egingo du Azpeitian asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko eka. 21a, 10:33
Bihar, asteazkena, hilak 22, EH Bilduren hauteskundeetako ekitaldia egingo dugu. 19:00etan izango da, Frontoi Txikian. Marian Beitialarrangoitia eta IƱaki Ostolaza izango ditugu gure artean, izan ditzakegun galderei erantzunak ematen. \ \ Igandeko hauteskundeetarako atzera kontaketa hasi da. Azken hilabete hauetan argi geratu da estatu espainiarrean benetako aldaketa gauzatzeko ezintasun handiak daudela. Oso zaila izan dela eta izango dela aldaketa gauzatzea. Ezinezkoa ez esatearren. Hala ere, EH Bilduk Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako gizartearen gehiengoaren itxaropenak beteko ditu: benetako aldaketaren aukerak, aukerarik balego, gure babesa jasoko du.\ \ Gainera, Espainiako Estatuko eztabaida politikoan egon behar du Euskal Herriak zer izan nahi duen, batzuei zein besteei gustatu edo ez. Madrilera joango gara erabakitzeko eskubidea, eskubide sozial eta ekonomikoak eta bakegintza nahiz bizikidetza sustatzeko neurriak defendatzera.\ \ Euskal Herrian eta euskal herritarron esku dago herritarren eskubideak bermatuko dituen estatu independente duina eraikitzea. Hala ere, aukerak zabaltzera goaz Madrilera. \ \ Igandean bozkatu dezagun erabakitzeko eskubidea nahiz independetzia. Bozkatu dezagun herritarren duintasuna. Bozkatu dezagun EH Bildu!