Sahararrek ere erabakitzeko eskubidea dutelako

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko mai. 20a, 13:30
40 urte bete ziren iaz Espainiak Mendebaldeko Sahara Marokoren eskuetan utzi zuenetik. 40 urte, 150.000 sahararrak euren lurretatik bota eta Argeliako errefuxiatuen kanpamentuetara konfinatu zituztenetik; 40 urte, herri baten oinarrizko eskubide eta askatasunak zapaldu eta suntsitu zituztenetik. \ \ Geroztik, Nazio Batuen Erakundeak ebazpen eta adierazpen asko onartu ditu sahararrek askatasunez erabakitzeko daukaten eskubidea berreste aldera. 1991. urtean erreferenduma egitea adostera ere iritsi ziren: galdeketa Nazio Batuen Erakundeak antolatu eta ikuskatuko zuen eta Afrikar Batasunerako Erakundeak lagunduko. \ \ Baina ekimen eta ebazpen horiek ez dute aurrera egiten, Marokoren oztopoengatik eta nazioarteko komunitatearen ezikusi plantengatik. Eta bitartean hor segitzen dute behartutako desagerpenek, atxiloketa arbitrarioek, torturek, adierazpen, manifestazio eta elkartze askatasunaren ukatzeek, kultura eskubideen zapalketek. \ \ Horregatik egoera hori atzorako eta berehalakoan etetzeko eta Sahararen erabakitze eskubidea bermatzeko aldarrikapenarekin bat egiten du Azpeitiko EHBilduk. Aldarri hori ahoan, bat egingo dugu gaur ostirala, hilak 20, herrian egingo den manifestazioarekin. \ \ SAHARA HURRA!