Josu Juaristi europarlamentariak errefuxiatuen egoeraz hitzaldia eskainiko du ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko mai. 3a, 10:42
Datorren ostegunean, maiatzak 5, errefuxiatuen egoeraren inguruko hitzaldia eskainiko du Josu Juaristi europarlamentariak Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. Juaristi Turkian dago egunotan, eta bertatik etorriko da zuzenean Azpeitira.\ \ Solasaldian, errefuxiatuek bizi duten egoeraren inguruko azalpenak emango ditu EH Bilduko kideak, eta egoera horri aurre egiteko gakoak zeintzuk izan daitezkeen azaltzen saiatuko da. Izan ere, Juaristik errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du azken hilabeteotan, Jordanian, Grezian eta Balkanetan ibili baita.\ \ Bestalde, gaurko Udal Plenoan EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du. Bertan jasotzen dira, besteak beste, Turkia eta Europar Batasunaren arteko akordioaren derogazioa eta Azpeitia errefuxiatuen harrera herri izatea.