Azpeitiko EH Bilduren batzarra izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2016ko api. 5a, 11:35
Bihar, apirilak 6, Azpeitiko EH Bilduren batzar irekia izango da 19:00etan hasita, Baigerako aretoan. Bertan honako gai hauek landuko dira:\ \ 1.- EH Bilduren eskaintza politikoaren eguneraketa: eskaintza politikoaz eta hori eguneratzeko abiatuko dugun prozesuaz arituko gara. \ \ 2.- EAEko hauteskundeak eta Lehendakarigaiaren hautaketa: EAEko hauteskundeen kokapena eginda, Arnaldo Otegik lehendakarigai izan behar ote duen ala ez eztabaidatuko da.\ \ 3.- Udal Hauteskundeetatik gaur arte Azpeitiko EH Bilduren ibilbidea: azken 10 hilabeteotan egindakoaren balantzea egingo dugu. Bai Udalgintzari dagokiona, baita EH Bildu beraren antolaketa eta funtzionamenduari dagokiona ere.\ \ Ezkertiar eta abertzale oro gonbidatuta dago biharko bilkurara.