EH Bilduren ikasturteko lehen batzar irekia, bihar

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko urr. 27a, 09:59
Bihar, asteazkena, EH Bilduren ikasturteko lehenengo batzar irekia egingo dugu, 18:30etik aurrera Baigeran.\ \ Hainbat gai izango ditugu hizketagai. Azpeitiko EH Bilduren ikastuteko lan ildoez arituko gara hasteko. Eta horren baitan, barne antolaketaz ere arituko gara. Gure helburua erabakitzeko eskubidearen alde dauden indar aurrerakoiekin fronte zabala osatzea bada ere, ordura arteko eraketa eta jarduna zehazten jarraitzeko proposamen irekia aurkeztuko da. \ \ Era berean, datozen abenduaren 20an ospatuko diren Espainiako Hauteskunde Orokorrak izango ditugu hizpide. Gipuzkoako EH Bilduren hautagaiak nortzuk izango diren aukeratu beharko dugu. Batzarrean elkartuko garen bakoitzak bere hautua egin ahal izango du, bai Kongresurako eta bai Senaturako. Ondoren, bozka horiek beste herrietako batzarretan jasotako bozkekin zenbatuz erabakiko dira ordezkariak.\ \ Bozkatu daitezkeen ordezkariak ikusi nahi badituzue ondorengo loturan dituzue:\ \ http://ehbildu.eus/eu/hauteskundeak/kongresua-eta-senatua-2015\ \ Hainbat alditan esan dugun gisan, EH Bilduren indargunea guztion ekarpenetan eta parte-hartzean dago. Beraz, ezkertiar eta soberanista oro gonbidatuta dago beste behin bide hau marraztera.