#FreeArnaldo, #FreeThemAll

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko urr. 16a, 09:50
Azpeitiko EH Bilduk bihar, zapatua, 'Arnaldo Askatu. Politika Askatu' herri ekimenak deitutako manifestaziora joateko deia egin nahi die herritarrei. Beste hainbat eta hainbat eragile politikok nahiz sindikalek egin duten gisan.\ \ Manifestazioa Donostiako Bulebarretik abiatuko da 17:30ean eta Arnaldo Otegirenaz gain, Bateragune auziagatik espetxean jarraitzen duen Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusi ohiaren askatasuna eta gainerako euskal preso politikoena ere eskatuko da.\ \ Era berean, auzi horregatik kartzelan zeuden Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez joan zen igandean utzi zituzten aske, eta bertan izango dira. Beraz, egun aproposa ongietorri goxoa egiteko.\ \ Azken sei urteotan euskaldunok aldarri hau maiz entzun eta errepikatu dugu. Alor politikotik, nazionaletik zein nazioartekotik, gero eta ahots gehiago ari dira entzuten eskubide zibil eta politikoen egikaritzan dauden presoen egoera salatzeko. Biharkoan ere ozen egin dezagun aldarria.\ \ Gizatasunagatik. Justiziagatik. Garaile eta garaiturik gabeko irtenbidean sinesten dugulako. Bakearen aldeko apustua egiten dugulako. \ \ Horregatik #FreeArnaldo, #FreeThemAll aldarrikatu dezagun.