(H)ari Gara prozesuari amaiera emango diogu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko api. 21a, 12:42
Hainbat alditan errepikatu dugun gisan, azarotik hona (H)ari Gara prozesuan murgilduta egon gara. Puntuz-puntu, herri programa osatzeaz gain, ia 300 lagunen ekarpenekin herritarron ordezkariak izan daitezkeenen zerrenda osatu dugu.\ \ Herri programa osatzeko hainbat eta hainbat batzar, bilera nahiz aldebiko egin ditugu. Parte-hartzeaz aritu gara. Herriko azpiegiturez, hirigintzaz.Justizia sozialaz eta ekonomiaren suspertzeaz. Kultura, kirola, euskara, hezkuntza, ingurumena nahiz parekidetasunaz. Aniztasunaren inguruan. Gazte nahiz helduen polikaz. Eta etxebizitzaz, beste hainbaten artean.\ \ Larunbat honetan, hauteskunde aurreko azken batzarrean, jaso diren ekarpenekin osatutako programaren gako nagusiak aurkeztu eta eztabaidatzeko parada izango dugu.\ \ Eta, kasu honetan ere, ekarpenak jasotzea da gure helburua. Datozen lau urteetan herria eraldatzen jarraitzeko planteatzen dugun ibilbidearen gaineko ekarpenak. Denon etorkizuna, denon artean marraztea dugulako oinarritzat.\ \ Animatu zaitezte beraz, datorren larunbatean, hilak 25, 11:00etan, Betharram aretoan egingo dugun batzarrera!