Arlokako batzar irekien egutegia, prest

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mar. 18a, 15:10
Oraindik ez duzula ekarpenik egin programarako? Denon beharrei erantzungo dion koloretako Azpeitia eraikitzeko proposamenak dituzu? Ekonomia alorrean, zein euskararenean. Gazteenean nahiz helduenean. Parekidetasunean. Herri antolamenduaren alorrean. Ingurumenean, festetan, parte hartzean. Aniztasunean. Kirolean. Hezkuntza nahiz kultura arloetan. Interes gehien duzun horretan edo behar geniena dagoela identifikatzen duzun horretan.\ \ Ideia guztiak konpartitzeko aukerarik ez da faltako datozen asteotan!\ \ Jakina denez, urtarrilaren 31n, batzar ireki bat egin genuen. 115 lagun inguru bertaratu ginen eta legegintzaldi honetako balantzea eta herriaren diagnostiko orokorra konpartitu ziren.\ \ Hori egin ondoren, lan taldeetan banatu eta arloz arlo, aipatutako diagnostikoen inguruan eztabaidatu genuen. Era berean, 'Puntuz Puntu' prozesuari arlo bakoitzak nola helduko dion definitzen saiatu ginen. Landu genituen arloak ondorengoak izan ziren: sozioekonomia, gizarte zerbitzuak, euskara, aniztasuna, parekidetasuna, kultura, kirola, festak, parte hartzea, hirigintza eta gatazkaren konponbidea.\ \ Otsaila eta martxoa bitartean, arloka, programaren oinarria izango diren elementuak aztertzen ibili gara hainbat eta hainbat lagun. Eta orain, oinarrizko elementu horiek konpartitu eta herri programa osatzea da dagokiguna. Ahalik eta lagun gehienekin. Ekarpena egin nahi duten guztiekin. Zuek guztiokin batera! Elkarrekin!\ \ Beraz, zatozte! Zuen zain egongo gara!