'Benetako parte-hartze erronka' gai hartuta, batzarra egingo dugu gaur

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2014ko abe. 17a, 11:47
Gaur, asteazkena, 'Benetako parte-hartzea erronka' izenburupean batzarra egingo dugu 19:00etan, Baigeran. \ \ Nola baloratzen ditugu arloetako mahaiak? Nola parte-hartze ordenantza? Eta horretan oinarrituta egin zen herri-galdeketa? Hutsuneak izan zituen, bai... Zeintzuk? Hurrengoetarako nola hobetu daitezke? Eta azpimarratu daitezkeen aspektu positiboak zeintzuk dira? Denon Artean, Komisio Irekiak... Nola dihardute? Ze funtzio izan beharko lituzke? \ \ EH Bilduk zer egin beharko luke hurrengo urteetan benetako parte-hartze mekanismoak sustatu, indartu eta herritarren eskura jartzeko? Zer benetako herri ahalduntzea posible izan dadin?\ \ Zatoz zu ere eta abiatu dezagun herri ahalduntzea posible egingo duen prozesua! Parte hartu zuk ere!