Biziki deitoratzen du atzo jazotako lan istripua Azpeitiko EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2014ko urr. 29a, 14:43
Azpeitiko EH Bilduk biziki deitoratzen du atzo, asteartea, Azpeitian gertatutako lan istripua eta prentsa ohar honen bidez, elkartasuna adierazi nahi die langileari eta bere senideei, lankideei eta ingurukoei. Berri txar hau eragin duen istripuaren zergatiak ahalik eta azkarren argitzea eskatzen dugu.\ \ Herritarrak etengabe estutzen dituen lan merkatu honek lan baldintza guztiz prekarioak dakartza, gizarte moderno batek jasan ezin dituen lan istripu tasa beldurgarria eragiten dutenak. Egiturazko arazo honi aurre egiteko, funtsezkoak dira egun bermatzen ez diren prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasuna eta, nola ez, osasunaren kontrako delituen jazarpena.\ \ Azpeitiko EH Bilduk dei egiten die herritarrei Azpeitian Bizi eta Lanek lan istripua salatzeko eta zauritutako langile gazteari elkartasuna adierazteko antolatutako elkarretaratzean parte hartu dezaten.