Zer gertatzen da Azpeitian?

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko mai. 10a, 23:47
Zer gertatzen da Azpeitian? \ \ \ EMAKUMEON EZTABAIDA FOROA: \ \ EMAKUMEEN TXOKOAN LARUNBAT GOIZEAN 10:00ETATIK 11:30ETARA. \ \ \ \ Azkenaldian, emakumeen kontrako erasoak, atxiloketak, epaiketak... ohikoak bilakatu zaizkigu Azpeitian. Urtea hasi denetik emakumeon kontra egindako eraso desberdinen berri jaso dugu. Bere bikotekideari tratu txarrak emateagatik egon zen gizonaren atxiloketa, aurreko urtean erailda agertu zen Amaia Azkueren inguruko epaiketa, Nuarbeko emakumearen kontrako erasoa eta asteburu honetan sexu harremanak izatera behartu nahi zuten emakumearen kontra bi gizonek egindako erasoa. Azaroan 25ean ateratako datuetan argi geratu zen Azpeitian ere emakumeon kontrako erasoak gertatzen direla eta astea joan astea etorri ohiko bilakatu direla dirudi. Azpeitian egoera hauek naturalizatzea ezin dugu onartu eta honen aurrean gure haserrea, gaitzespena eta aldi berean kezka kaleratu eta konpartitu nahi ditugu. \ \ Zentzu horretan azken gertaera guzti hauei aurre egiteko bideak jorratzeko Azpeitiko emakumeak eztabaida foro batera deitu nahi ditugu. Eztabaida honetan herriko emakumeen ekarpenak jaso, kezkak konpartitu eta kalera begira honelakorik gehiago ez gertatzeko egin beharrekoaren inguruan hitz egin nahi dugu. Horretarako herriko emakume guztiak larunbat goizean Emakumeen txokoan egingo den Eztabaida forora deitzen ditugu. \ Zuen ekarpena garrantzitsua da eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. \ \ \ \ Emakumeon kontrako erasorik ez! \ \ \ AZPEITIKO BILGUNE FEMINISTA \