Gabonetako erosketak herriko saltokietan egitea sustatzeko, spota

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2022ko abe. 15a, 08:48

Herritarrak Gabonetako erosketak herriko saltokietan egitera animatzeko kaleratu du spota Bertan merkatari elkarteak. Bizarrap eta Quevedoren vol.52 abestia oinarri hartuta egin du bideoa, Felipe Murilloren ahotsarekin.

Gabonak ate joka direla eta, azken urteetako legez, sentsibilizazio spota argitaratu du Bertan merkatari elkarteak. Lau gazteren istorioa jasotzen du bideoak, erosketak Internet bidez egitetik herriko saltokietan gauzatzera jauzi egiten duten lau gazterena. Bizarrap eta Quevedoren vol.52 abestia oinarri hartuta, Felipe Murilloren ahotsarekin, herrian kontsumitzearen aldeko mezua zabaltzea du xede spotak.