Herriko merkatariek Stock Azoka egingo dute irailaren 20an eta 21ean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 12a, 17:08
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak Stock Azoka antolatu du iraila heltzearekin batera. Irailaren 20an eta 21ean izango da azoka, ostiralez eta larunbatez. Ostiral arratsaldean, 16:00tatik 20:30tara zabalduko dute, eta larunbatean, egun osoz: 10:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 20:30tara. Herriko hainbat puntutan produktuak ohi baino prezio merkeagoan erosteko aukera izango da. \ \ Aurtengoan, guztira 44 saltoki izango dira azokan parte hartu eta denboraldiz kanpoko produktuak merkeago eskainiko dituztenak. Stockaren gune nagusia Azoka Plaza izango da; bertan, 23 postu aurkitu ahal izango dira: Zuri Beltz, Pipes/Zume, Aitzaki kirolak, LarraƱaga kirolak, Koket, Mina mertzeria, Martina Isasti, Arrospide, Koh Tao, Alar Mertzeria, Arku, Mugi kirolak, Babesa moda, Esnaola elektrizitatea, Haurtxoa, Ilargi, Nerea eskulanak, Oinkari, Otola, Tienda Azul, Tilin-Talan, Ubbo eta Jostaldi Kirolak.\ \ Horiez gain, beste 21 postu aurkitu ahal izango dira herriko kaleetan, bakoitza bere saltoki aurrean: Erdikalean, Agirre Opariak, Geu, Gertu lurrindegia, Biur, Azkue, Iosu Optika, Furundarena, Luix Beltza, Jostaldi eta Ufito; enparantza nagusian, Frida, Bossi eta Oskarbi; Balentina Agirre plazan, Edurne oinetako eta osagarriak; eta Jose Artetxen, Ikus optika, Boers, Ostadar optika, Inar optika, Kukua, Arantxa haur denda eta Alzuaran.\ \ Stock Azokaren edizio honetan, deskontu eta eskaintza onenak lortzeko aukeraz gain, dibertsioa ere ziurtatuta izango da. Izan ere, adin guztietako herritarrei zuzenduriko egitaraua antolatu dute. Ostiral arratsaldean, 16:00tatik aurrera, haurrentzako eta gazteentzako puzgarriak eta jolasak izango dira plazan, eta stockean erosketa egiteagatik pintxoa doan lortu ahal izango da. Gainera, herriko hainbat eragilek, tartean musika eskolak, emanaldi bat eskainiko dute 18:30ean, plazan. Larunbatean, berriz, haurrentzako tailerrak izango dira 17:00tan hasita, eta Plaza Txikian, 18:00tan, gazteei eta herritar guztiei zuzenduriko zumba kalejira izango da.\ \ Zozketa bat ere izango da egitasmoaren bueltan. Azpeitiko etxe guztietara banatuko dituzte Stock Azokako informazioa jasotzen duten eskuorriak, eta eskuorri horiek hiru ehun euroko erosketa bonoren zozketan sartzeko aukera emango dute. Horretarako, eskuorria kontaktu datuekin bete eta Azoka Plazan, Erdikalean eta Jose Artetxen jarriko diren kutxetako batean sartu beharko da Stock Azokak dirauen bitartean. Azoka ixtean, larunbateko 20:30ean, izena eman dutenen artean zozketa egingo dute.\ \ Berrikuntza moduan, bizikleta elektriko bat ibiliko da herriko kaleetan zehar ekintza iragarriz eta inguruak musikatuz.\ \ Aukera ederra izango da asteburuaz gozatzeko eta herriko saltokien deskonturik onenak aprobetxatzeko. Galdu ezin den aukera!