Ander Mozo eta Aitzol Odriozola dira Prezio Juxtue kanpainako erakusleihoaren irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 9a, 16:26
Bertanek Prezio Juxtue kanpainako irabazleak eman ditu ezagutzera eta, ezustean, bi izan dira erakusleihoaren prezio zehatzera gehien gerturatu direnak.\ \ Azpeitiko merkatarien elkarteak, Bertanek, ekainean herriko merkataritza dinamizatzeko antolatutako Prezio Juxtue kanpaina iritsi da amaierara. Hilabete guztian zehar merkatarien elkarteko saltokietan erosketak egitean, produktu ezberdinez osaturiko erakusleiho baten prezioa proposatu ahal izan dute bezeroek. Orain, erakusleihoaren prezio zehatza eta gehien hurbildu diren bezeroak nortzuk diren jakinarazi ditu elkarteak.\ \ Herriko saltokietan erositako 28 produktuz zegoen osatuta erakusleihoa: telebista, bizikleta, tableta, telefono mugikorra, patinete elektrikoa… Eta, guztira, 3.276,02 euro balio zuten produktuek. Interesa duten guztien eskura jarri du elkarteak produktuen zerrenda eta bakoitzaren prezioa.\ \ Herritarrek 27.000 txartel baino gehiago bete dituzte kanpainan zehar. Guztiak begiratu ostean, pasa gabe gehien gerturatu diren bi bezeroak Ander Mozo eta Aitzol Odriozola izan dira; biek ala biek 3.276,00 euroko prezioa proposatu zuten. Beraz, biak izan dira irabazleak, eta lehiaketako oinarrietan adierazten zen moduan, bien artean banatu dute saria.