Udaberriko erakusleiho, balkoi eta leiho lehiaketa jarri dute martxan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 27a, 17:40
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak herria udaberri kolorez janzteko deia egin diete herritarrei. Izan ere, udaberriko dekorazioak sarituko dituen lehiaketa berri bat jarri dute martxan: I. Udaberriko Erakusleiho, Balkoi eta Leiho lehiaketa.\ \ Bi maila izango ditu lehiaketak: alde batetik, herritar orori zuzendutako balkoi eta leiho lehiaketa egingo da; eta bestetik, merkatariei zuzendutako erakusleiho lehiaketa. Bi mailetan, udaberriko elementuz osatutako dekoraziorik onenak sarituko dituzte.\ \ Udaleko nahiz Bertaneko ordezkariz eta dekorazioan aditu diren herritarrez osatuko dute epaimahaia, eta maila bakoitzean bi sari banatuko dituzte: 350 euroko lehen saria eta 150 euroko bigarren saria. Erakusleihoen kasuan, gainera, herritarren sari bat ere banatuko dute. 200 euroko saria eskuratuko du Bertanen Facebook-eko orrialdean \"atsegin dut\" gehien jasotzen dituen erakusleihoak.\ \ Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 9a baino lehen eman beharko dute izena 688 874 861 (Turismo bulegoa) edo 943-02 56 73 (Bertan) telefono zenbakira deituta. Aldi berean, ekainaren 10erako prest egon beharko dute lehiaketan parte hartuko duten dekorazio guztiek, eta horiek ezingo dira aldatu ekainaren 23ra arte. Epaimahaiak ekainaren 28an ezagutaraziko ditu irabazleen izenak.\ \ Lehiaketaren berri emateko eta parte hartzea sustatzeko, Udalak landareak banatuko ditu herritarren artean: bihar, asteartea, garaiko 300 landare txiki banatuko ditu erakundeak.