Merkataritza teknikaria behar dute Bertanek eta Zumaia Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko eka. 21a, 18:57

Teknikariak saltoki txikietako merkatariei aholkularitza-laguntza zerbitzua eman beharko dio, eta horretarako elkarteen eguneroko kudeaketan lagundu beharko du, merkataritza sektorearen analisia eginda. Hori ez ezik, elkarteetako zuzendaritza batzordeekin bildu beharko du, baita dinamizazio ekintzak antolatu eta diru-laguntzen tramitazioetan lagundu ere.

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak eta Zumaia Elkartea Zumaiako merkatari eta ostalari elkarteak aldi baterako merkataritza teknikari bat behar dute, elkarte bakoitzean lanaldi partziala egingo duena. Teknikariak merkataritza txikiari aholkularitza-laguntza zerbitzua eman beharko dio, eta horretarako elkarteen eguneroko kudeaketan lagundu beharko du, merkataritza sektorearen analisia eginda. Hori ez ezik, elkarteetako zuzendaritza batzordeekin bildu beharko du, baita dinamizazio ekintzak antolatu eta diru-laguntzen tramitazioetan lagundu ere.

Teknikari lanetan aritzeko honako baldintzak bete behar dira: balio-aniztuna izatea, eginkizun ezberdinak betetzeko gai izatea; euskaran domeinua izatea –idatziz zein ahozkoan– eta informatika ezagutzak izatea. Lehentasuna emango zaio eskualdekoa edo ingurukoa izatea. Curriculumak aurkezteko epea ekainaren 30ean itxiko da eta berehala hasi beharko du lanean.

Interesa dutenek, curriculumak honakoa helbide elektronikoetako bidali beharko dituzte: bertan.azpeitia@gmail.com edo zumaiaelkartea@gmail.com.