Legeak behartuta, saltokiek plastikozko poltsak kobratu beharko dizkiete bezeroei

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko eka. 19a, 17:05
Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak jakinarazi duenez, uztailaren 1etik aurrera merkataritza saltokiek plastikozko poltsak kobratu beharko dituzte, legeak hala behartuta. Espainiako Gobernuak Errege Dekretuaren bidez agertu zuen plastikozko poltsak kobratzeko betebeharra, plastikozko poltsen kontsumoa murrizteko helburuarekin. \ \ Salbuespen bezala, hamabost mikrako lodiera baino gutxiago duten poltsak doan banatu ahal izango dira baldin eta higiene arrazoiak badaude edo produktua granelean hartu behar badira. Gainontzeko poltsen prezioak tamainaren edo materialaren arabera aldatu daitezke.\ \ Bertanek azpimarratu nahi du, neurriok Espainiako Gobernuak ezagirrako legeak bultzatutakoak direla: \"Ez da dendarien erabakia izango; legeak derrigortuko ditu dendariak beren bezeroei plastikozko poltsak kobratzera\".