Aitzol Arregi izan da Bertanen martxoko zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko api. 25a, 12:52
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afari bat zozketatu du Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Martxoan egindako ordainketen artetik Aitzol Arregi Egiguren izan da irabazlea, Eguzki Belar dendan egindako erosketagatik. Horrenbestez, Sanagustin kulturgunean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen du Bertanek. Beraz, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hilero.