Izaro eta Piedrahita ikusteko sarrerak eta erosketa bonoak oparituko ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko api. 16a, 09:22
Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak herriko saltokietan kontsumitzen duten bezeroak sarituko ditu beste behin. Apirilaren 16tik 29ra merkatari elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek beren datuekin boleto bat bete ahal izango dute, eta, horrela, zozketan parte hartu. \ \ Guztira, zortzi saridun izango dira denera eta horietako bakoitzak 100 euroko erosketa bono bat eta ikuskizun baterako bi sarrera eskuratuko ditu. Lau saridunek Izaro bakarlariak Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako sarrerak lortuko dituzte, eta beste laurek, Luis Piedrahita komikoak Soreasu antzokian egingo duen bakarrizketa ikusteko gonbidapenak.\ \ Ekimen honekin, \"bertan bizi, bertan erosi\" filosofia sustatzen jarraitzen du merkatari elkarteak, Azpeitian kontsumitzen dutenei esperientziak eskainita.