Maria Pilar Zabaleta izan da Bertanen otsaileko zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko mar. 16a, 15:16
Bertan merkatarien elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afaria zozkatu du Azpeitia txartelarekin elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Kasu honetan, otsailean eginiko ordainketen artetik Maria Pilar Zabaleta Lizarralde izan da irabazlea, Zabala harategian eginiko erosketagatik. Horrenbestez, Larrañaga hoteleko jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan merkatari elkartearen eskutik.\ \ Zozketa¡ hilero errepikatzen du Bertanek, eta Azpeitia txartela saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute beti.