Bertanek ere bat egingo du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | Gizartea | Argazkia
2018-03-07 14:45

Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak ere bat egingo du bihar, martxoak 8, ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Elkarteko bazkide diren saltokietan emakumeen garrantzia bistaratzea helburu duten mezuak ikusi ahal izango dira, eta, horrekin batera, globo moreekin apainduko dituzte erakusleihoak.

Merkataritza sektorean ere emakumeak ezinbestekoak izaki, Bertanek ospakizunarekin bat egitera animatu nahi ditu elkarteko bazkide ez diren saltokiak ere.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa