Urtarrilaren 31 da Bertanen Gabonetako zozketako sariak jasotzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko urt. 19a, 16:56
Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, iaz bezala, aurtengo Gabonetan ere Errege zozketa egin dute Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatarien elkarteak. Urtearen bukaera aldetik errege bezperara bitartean zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean. Errege bezperan, kalejira hasi aurretik, Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri eskatu genien zenbaki saridunak ateratzeko.\ \ Egunak pasatu dira zenbaki saridunak ezagutu zirenetik, eta momentuz, bi saridun agertu dira: Inar optikan banatutako 11541 zenbakiaren jabe Jaione Lasa eta Disdira loterian banaturiko 23641 zenbakiaren jabe Victoriano Rodriguez. Rodriguezek joan zen ostiralean jaso zuen saria.\ \ Hirugarren eta azken zenbaki sariduna, 28233 zenbakia, Arrospide oinetako dendan banatu zen eta momentuz ez da zenbaki horren jabea agertu.\ \ Saridunak urtarrilaren 31ra arte du Azpeitiko Udalarekin edota Bertan merkatari elkartearekin harremanetan jarri (943-02 56 73 edo 'bertan.azpeitia@gmail.com') eta saria erreklamatzeko aukera.\ \ Urtarrilaren 31 baino lehen agertzen ez bada, ordezko zenbakiak izango du saria: 34235 (Arrospide oinetako dendako zenbakiaren ordezkoa).