Errege zozketako saridunek hilaren 31ra arte dute saria jasotzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2018ko urt. 15a, 09:02
Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin, iaz bezala, aurtengoan Gabonetan ere Errege zozketa egin dute Azpeitiko Udalak eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak. Hala, urtearen bukaera aldetik Errege bezpera bitartean zozketarako zenbakiak banatu ziren herriko dendetan erosketak egin zituztenen artean. Errege bezperan, kabalgata hasi aurretik, Meltxor, Gaspar eta Baltasarri eskatu zitzaien zenbakiak ateratzeko.\ \ Astebete da zenbaki saridunak jakinarazi zirenetik, eta, momentuz, saridun bat agertu da. Inar Optika banaturiko 11541 zenbakiaren jabea, hain zuzen ere. Jaione Lasa izan da zorionekoa, eta, irudian ikus daitekeen moduan, dagoeneko jaso du bere saria.\ \ Beste bi zenbaki saridunak, 23641 zenbakia –Disdira loteria dendan banatua–, eta 28233 zenbakia –Arrospide oinetako dendan banatua– ez dira momentuz agertu.\ \ Zenbaki horien jabeek urtarrilaren 31ra arte dute epea Azpeitiko Udalarekin edota Bertan Merkatari Elkartearekin harremanetan jartzeko (943-02 56 73 - bertan.azpeitia@gmail.com) eta saria erreklamatzeko.\ \ Urtarrilaren 31rako ez balira zenbaki saridunak agertuko, ordezko zenbakiak jarriko lirateke indarrean. Honakoak dira ordezko zenbakiak: 23768 (Disdira loteriako zenbakiaren ordezkoa) eta 34235 (Arrospide oinetako dendako zenbakiaren ordezkoa)