Gurutze Larrañaga izan da Bertanen urriko zozketaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko aza. 27a, 11:46
Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, hilero bezala, bi lagunentzako afari bat zozketatu du Azpeitia Txartelarekin Elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten bezeroen artean. Urrian egindako ordainketen artetik, Gurutze Larrañagak Haurtxoa dendan eginikoa suertatu da irabazle. Horrenbestez, Hotel Larrañaga jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatuko da azpeitiar herritar txartelarekin, beraz, Azpeitia Txartela Elkarteko saltokietan erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute beti. Aldi berean, Azpeitia Txartela Bertaneko saltokietan erabiltzeak hurrengo erosketetarako deskontuak ematen ditu.