8.458, 10.643, 10.783 eta 11.024 izan dira Bertan Merkatari Elkarteko zozketako zenbaki sarituak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea | Artikulua
2017-11-24 10:45

Bertanek, Azpeitiko Merkatari Elkarteak, Aste Beltza kanpainaren baitan 500€ko lau eroskta bono zozketatu ditu astelehenetik ostegunera Elkarteko saltokietan erosketak burutu dituzten bezeroen artean. 8.458, 10.643, 10.783 eta 11.024 dira zenbaki sarituak, Arantxa haur dendan, Iris mertzerian, Matxin harategian  eta Urola autoeskolan banatuak hurrenez hurren. Boleto saridunen jabeek azaroaren 30era arte izango dute saria erreklamatzeko epea. Horretarako, Bertan-ekin kontaktatu beharko dute Enpran kaleko 1.zenbakian duten bulegora joanez edo 943025673 edo 688823944 telefonora deituz.

Aste Beltzarekin jarraituz, gaur eta bihar eskaintza bereziak egingo dituzte herriko 53 saltokik: %50erainoko deskontuak, zozketak... Soilik bi egun horietan lortu ahal izango diren eskaintzak izango dira. Dagoneko ikusgai daude eskaintza horiek https://www.azpeitiatxartela.com/bertan webgunean. Aldi berean, saltoki horietako bakoitzaren erakusleihoan ere ikusi ahal izango da bere eskaintza.

Bezeroei erosketak egiteko erraztasuna emateko helburuarekin, eskaintza bereziak eskainiko dituzten saltokiek 20:30ak arte luzatuko dute komertzioaren ordutegia ostiralean eta larunbatean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa