Aste Beltza, abantailaz beteriko astea

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko aza. 17a, 12:54
Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Aste Beltza deituriko kanpaina antolatu du herri kontsumoa aktibatzeko. Black Friday egunaren deskontu filosofiatik abiatuta, datorren aste guztira zabalduko dira Azpeitian erostearen abantailak. Modu honetan, Gabon erosketei hasiera eman nahi diete Azpeitiko merkatariek.\ \ Astelehenetik ostegunera Bertan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek zenbakidun boletoak eskuratuko dituzte, eta horien bidez, 500 euroko lau erosketa bonoren zozketan parte hartuko dute. Ez da beharrezkoa izango Azpeitia Txartelaren bidez egitea erosketa boletoak eskuratzeko. Zozketa ostiralean egingo da, eta prentsan, Bertanen sare sozialetan nahiz elkarteko saltokietan ezagutu ahal izango dira zenbaki sarituak zein izan diren. Abenduaren 1ean lau sarietako bat edo batzuk erreklamatu gabe baleude, ordezko zenbakiak aterako lirateke.\ \ Ostiralean eta larunbatean iritsiko da asteko momenturik beltzena. Bi egun horietan, herriko 52 saltokik eskaintza bereziak egingo dituzte: %50erainoko deskontuak, zozketak... Soilik bi egun horietan lortu ahal izango diren eskaintzak izango dira. Ostegun eguerditik aurrera ikusgai izango da 52 saltoki horietako bakoitzak egingo duen eskaintza Bertan elkarteko sare sozialetan. Bezeroei erosketak egiteko erraztasuna emateko helburuarekin, eskaintza bereziak eskainiko dituzten saltokiek gaueko 20:30ak arte luzatuko dute ordutegia ostiralean eta larunbatean.\ \ Aste Beltzaren bidez, Azpeitiko eta inguruetako bizilagunak Azpeitian erosketak egitera animatu nahi ditu beste behin Bertanek. Inoiz baino gehiago, datorren astean Azpeitian erosteak abantailak izango ditu.