Azpeitia Txartelaren erabiltzaileek diru-sariak lor ditzakete aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko urr. 24a, 11:29

Azpeitia Txartelarekin ordaintzean, ausaz, 50 euro, 20 euro, 10 euro, 5 euro edo 2 euroko sariak eskuratu ahal izango dira. Sariak datafonoak aterako ditu eta erosketa ticketean bertan adieraziko da. Guztira 350 diru-sari banatuko dira.

Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Azpeitia Txartelaren erabiltzaileei zuzenduriko dinamizazio kanpaina bat antolatu du urriaren 23tik 29ra. Aste guztian zehar, Azpeitia Txartelarekin Bertan elkarteko saltokietan erosketak egitean, diru-sariak edo bonifikazioak eskuratu ahal izango dira.

Xehetasunetan sartuz, Azpeitia Txartelarekin ordaintzean, ausaz, 50 euro, 20 euro, 10 euro, 5 euro edo 2 euroko sariak eskuratu ahal izango dira. Sariak datafonoak aterako ditu eta erosketa ticketean bertan adieraziko da. Guztira 350 diru-sari banatuko dira. Ekintza honen bidez, bizilagunak Azpeitia Txartela atera eta herrian erabiltzera bultzatu nahi ditu Bertanek. Oraindik ez baduzu eskuratu Azpeitia Txartela, Bertan elkarteko saltokietan, udaletxean, igerilekuan, liburutegian eta Rural Kutxaren bulegoan (Foru Ibilbidea, 10) zein Bertan Merkatari Elkarteko bulegoan (Enparan kalea, 1) eska dezakezu.

Digitalki, www.azpeitiatxartela.com webgunean aurkitu daiteke Azpeitia Txartelaren inguruko informazioa eta eskaera egiteko aukera. Azpeitia Txartelarekin herrian erosketak egiteak beti du abantailaren bat. Hilero bi lagunentzako afaria zozketatzen da eta fidelizazio sistema gisara, hurrengo erosketarako deskontuak eskaintzen dira saltoki askotan.