Stock Azokaren balorazio positiboa egin dute Bertanek eta Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Bertan Merkatari Elkartea 2017ko urr. 5a, 16:24
Azpeitiko Udalak eta Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, irailaren 22tik 24ra egin zen Stock Azokaren balorazioa egin dute. Aurtengo edizioaren berritasun nabarmenena Stockaren gune nagusia Azoka Plazara itzultzea izan da. Azken urteetan, eraikinaren eraberritze lanak zirela eta, Izarraitz pilotalekuan eta Alberdieneako aparkalekuan saiakerak egin ostean, Azoka Plazako estalpeak hartu du berriro ere dendarien Stockaren erdigunea.\ \ Guztira, 43 saltoki izan dira egitasmoan parte hartu dutenak, aurreko edizioetan baino gehiago. Horietatik 26 aipaturiko Azoka Plaza eraberrituan kokatu dira; baina horiez gain, beste 17 postu ere izan dira, Erdikalean, plazan eta Balentina Agirre plazan, bakoitza zegokion saltokiaren aurrean kokaturik.\ \ Dendariek eginikoez haratago, egitarau aldetik ere eskaintza handia izan zuen azokak, adin ezberdinei zuzenduriko ekintzak, momentu eta toki ezberdinetan: jolasak, magoak, pintxoak doan...\ \ Salerosketei dagokienez, balorazio positiboa egin dute. Bereziki ostiral arratsaldea eta larunbat goiza izan ziren erosketa une garrantzitsuenak. Edozein kasutan, jendearen joan-etorria etengabea izan zen Stockak zirauen bitartean eta, orokorrean, oso jendetsua izan dela azpimarratu daiteke.\ \ Balorazio orokorra oso positiboa izan da eta hurrengo edizioetarako hobetzeko xehetasunak egon arren, ildo beretik jarraitzea aurreikusten da.\ \ Bertan Merkatari Elkarteak Stock Azoka posible egin duten norbanako eta eragile guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Azpeitiko Udaletik hasita, dekorazio lanetan lagundu duten Kimu Bat eta Naiara LarraƱaga dekoratzailea, pintxoak eskaini zituzten Sanagustin kulturgunea eta Pastorkua jatetxea, animazio lanetan parte hartu zuten Iago eta Tor magoak, GIBeko begiraleak eta Atracciones Sanz, eta Atabe irudi kudeaketa; denak izan dira ezinbesteko azokaren arrakastan.